TRISTON PALMA REGGAE ABESLARIA

TRISTON PALMA

TRISTON PALMA, REGGAE ONENA ATZO ETA GAUR 

Reggae musika udararekin erlazionatu izan da beti; eguzkia, ondartzak eta ganja. Topiko horiekin apurtzeko eta reggae-an Bob Marley, Peter Tosh edota Alpha Blondy bezain abeslari onak daudela erakustera dator Triston Palma. Euskal Herriko negu gordinari galtza motxetan aurre egin nahi? 


Reggae-a soilik udaran entzuteko musika dela pentsatzen duen jendea ugari da oraindik. Abenduan reggae diska edota abeslari batetaz hitzegitea txorakeria dela pentsatuko dute hauek baina tontakeria haundiagoa iruditzen zaigu guri musika onek ematen duen plazerra urtaro zehatz batera mugatzea. Musika ona denean topikoekin apurtu eta zuku guztia atera behar diogu eta zuku asko eta freskoa atera diezaiokegu Triston Palma-ren diska berriari. Sizzla, Luciano, Morgan Heritage edota Jahmali bezalako jendeari esker reggae-ak azken urteetan galdutako sustraiak berreskuratu ditu.

Triston Palma bezalako abeslariek berriz sustraiak eman zizkioten reggae-ari. 1972-an, hamar urteko ume koxkorra zela hasi zen kantari, Sugar Minott edota Earl "Chinna" Smith-ekin batera. Hamarkada horretan sortu zuen bere disketxe propioa "Black Solidarity" izenekoa bainan 80. hamarkada iritsi arte ez zuen reggae zaletuen artean merezitako errekonozimendua jasoko. Linval Thmpson eta Henry "Junjo" Lawes ekoizleekin grabatuko zituen bere kanturik arrakastatsuenak. Ez du inoiz Grammy saririk jaso bainan itzalean egon diren abeslari askok bezala oso musika ona egiten du. 



EASY STAR-en IZARRA 

90. hamarkadaren hasiera reggae-aren dekadentziaren adierazgarri izan zen. Urte horietan, reggae abeslari askok egin bezala, Triston Palmak atsedena hartu eta proiektu berriak prestatuko ditu. 1995an, Dennis Brown eta Beenie Man-ekin batera, "Three Against War" diska kaleratzen du eta 98an berriz "Born Naked" izenekoa.

2000 . urte esanguratsu hau izango da ordea nazioarteko errekonozimendua ekarriko diona. Jamaikako musikari onenak elkartu eta "Two Roads" diska osatuko du, gure iritzi apalean azken urteetan grabatu dire reggae abesti onenetakoak jasotzen dituen diska. Diska horren atzetik noski Easy Star zigilua dago eta honek argi eta garbi erakusten du New York-eko disketxeak gaur egun egiten den maila altueneko reggae-a kaleratzen duela. Reggae-ak inoiz ezagutu duen ahots goxo eta konprometituenetakoa du Triston Palmak. Aurrera begira berriz Luciano, Beres Hammond edota Anthony B bezalako abeslariekin lan egiteko asmoa du Triston Palmak, guztiok, udara zein neguan, gozatuko ditugun singelak kaleratuaz. 



ARITZ "SOUND SYSTEM"